DEUSTUKO ZUBIA

 

“Frustum Hexadezimal” obrak argazki baten atzean dagoen kodigoaren inguruko hausnarketaegiten du. Lan honek, kode informatikoak, argiak eta argazkilaritzak gaur egungo  irudien sorkuntzan duten erlazioa eta funtsa  azaleratu egin nahidu. Gure ingurua ulertu eta ikusteko dugun eran, eragin handia duten baliabide, irudi eta adierazpen direlako. Obrak, aintzinateko eta gaur egungo irudiak lortzeko prozeduretan eman diren aldaketen erakusle da. Digital eta analogikoaren arteko jomugak jorratuz, argiaren aitzakiaz, negatibo zein positiboarekin jolastuz.

 

Honen harira, sarean Deustuko zubiaren irudi zahar bat hautatzen da. Aurretik eskaneatutako txuri beltzeko argazkia, iraganean norbaitek eskuz margotua. Irudi digital horretatik kodigo hexadezimala  hartu ondoren, etxolaren lehioetan jartzen da. Honela, kodigoa, irudia eta tokia bat datoz obran, datuen kantitateari, irudiak tratatzeko dauden teknika ezberdinei eta zubiaren historiari men eginez.

 

 

Fitxa Teknikoa

 

- Izena: “Frustum Hexadezimal”.

- Teknika: Garden gaineko inprimatzea. Argindar alogenoa. Denborizadorea.

- Neurriak: Aldakorrak.

- Data: 2015.

- Tokia: Parte- Hartze Artistikoa.

- Egilea: Xabier Barrios.

xabier barrios deusto02
xabier barrios deusto03

Xabier Barrios © 2020