FRUSTUM

 

 

“Frustum” obrak, gogoetarako etena egin nahi du. Artea, zientzia eta errepresentaziorako gailuek espazio “huts” bat interpretatu behar dutenean matematika eta teknologia optikoak nola aplikatuak izaten diren hausnartzeko. Haien bidez errealitatea ulertu eta interpretatzen dugu, baina geure buruari eduki ohiek eje-monikoak ez ote diren galdetu gabe.

Argazkilaritza ez da soilik argazkilariaren ikus puntura mugatzen. Vilem Flusserren ustez, “gailuen funtzionalitate ez nahitazko, zurrun eta menderakaitza” agerian utziko lukeen praktika baten legoke gakoa, askatasunerako espazio bat irekiz. Filosofoarentzat, irudia ez da errealitatearen erreflexu; ostera, hura da mundua irakurtzeko tankera bat inposatzen diguna, eta horrenbestez, izan edo existituarazi egiten duena. Honela, obra honek, errepresentaziorako gailuek dituzten mekanismoak eta ezagutza lortzeko, aurkezteko eta helarazteko duten era ezberdinen inguruan hausnarketa egin nahi du.

Horretarako, frontisari argazki bat egiten zaio. Ondoren, irudi horren kode hexadezimala atzitu egiten delarik, atzemandako espazio hori: “Frustum-a”, plano espazial bakarrean irudikatua geldituz. Kodeak eratua, hau frontoiaren inguru berean -filmetako kredituen moduan- proiektatu egiten da, espazio hura antzeman, ulertu eta ikuskatzeko, argazkilaritzan eta argian oinarritutako gailu teknologikoek dituzten konbentzioez baliatuz. Tanto egiteko, Oteizak pilota jokoen inguruan zioen bezala pilota, libre dagoen espaziora jaurtiz*.

 

 

Fitxa Teknikoa

- Izena: “Frustum”.      

- Teknika: Argazkilaritza Digitala.

- Neurriak:  39 x 59 zm ko 4.

- Data: 2015.

- Egilea: Xabier Barrios.

   

       

 

 

*Flusser, Vilèm. “Una filosofía de la fotografía” Ed. Síntesis. Madrid 2001.

*Joxan Unsain Pilotako irakasle eta jakituna. Web gunean erakusgarri.

Xabier Barrios © 2020