_FRUSTUM_

 

 “_FRUSTUM_” instalazioa, lema hori daroan pankarta bat eta hura sostengatzen duten bi tripodeek osatua dago. Olanak, inpretak propio sortzen duen moarea eta Frustum hitza distorsionatua erakusten ditu. Hau, “glich” edo “akats digital” bat bere azalera osoan zehar sortzeko asmoz heraldatua izan da, bere kodigo hexadezimala tratatuz.

Honela fragmentu edo distortsio honek, altxatua izaten den leku horietako irudietan espazio bat  seinalatzea du xede, Bere presentziarekin, memoria ahul eta zalantzazkora garamatza, non oroimena galdu edo distortsionatu egiten den. Aldaketa bortitzak jasan edo desagertu diren baita zorte berbera biziko duten espazio horien elementu aldarrikatzaile bezala altsatu egiten da-berriz ere-pankarta. Zati hori ezabatuz, pankartak leku hura berpiztu egiten du, protestarako abagunea irekiz eta mantendutako borrokak oroituaraziz. Era berean, memoria sortu eta aldarrikatuz.

​Zuri beltzeko polaroidek, pankartaren atzean gelditzen dena erakusten dute. Bertan hartutako argazkiak –lekua desagertzear badago - edo argazkien argazkiak, internet, dokumentu, liburu edo artxiboetatik ateratakoak. Desenfokatuak, txikiegiak, kalitate kaxkarrekoak…ez dute tokia igartzen lagunduko, ordea, ikuslearen oroitzapenak eta memoria berpizten lagunduko dute.

 

 

Fitxa Teknikoa

 

- Izena: “_FRUSTUM_”. 

- Teknika: Instalazioa.

- Neurriak 151 x 130 zm ko 1.

  25 x 19,31 zm ko 3 argazki.

  Zuri-Beltzeko 3 Polaroid.

- Data: 2017.

- Egilea: Xabier Barrios.

 

         

xabier barrios F01

Xabier Barrios © 2020