FRUSTUM  43º 13´43´´N 2º 35´24´´0´

 

Instalazioa irudi -digital zein analogikoan- oinarritutako errepresentazio sistemen eta irudi horiek lortzeko erreferente izan den inguru beraren arteko elkarrizketatik abiatzen da*. Zehazki, prozesuari hasiera ematen dion ekintza, Oiz* mendian jazo da, baliabide ezberdinak direla medio 80 x 80 zm³ dituen kubo bat “heureganatzeko” saiakera egiten delarik. Izenburuaren zenbakiak, “aire kuboaren” kokalekuaren koordenada kartesiarrekin bat datoz.

Honela, inguruaren erreprodukzio ezintasun batetara heltzen gara. Non eztabaida horretan zeuden nolabaiteko ziurtasunak, – inguruarekiko fideltasuna eta erreferentzialitatea kasu- atzemate tresna teknologikoei aurre-suposatzen zitzaizkienak, errealitate oso ezberdinetan bilakatu diren, subjetibitatearen pitzadura sumatzen hasten baita haietan. Sikiera zabalagoa orain, materia digitalak eta pixelaren aldakortasunak nabarmenduta. Premisa hauen aurrean, obraren intentzioa aire kubo hori objektualizatzea liteke, tentsioak agertaraziz, espazio, tresna, ulertzeko era eta errepresentatzeko modu desberdine artekoak, muga hori –errepresentatzeko modu eje-moniko batek markatutakoa- islatuz, Oiz mendiaren zerumuga, 80 zm³-ko aire kubo horretan enkoadratuta, pentsamenduzko toki batetara lekualdatzeko.

 

 

Fitxa Teknikoa

 

- Izena: “F - 43°13′43′′N 2°35′24′′O".

- Teknika: Mixtoa.

- Neurriak: Aldakorrak.

- Data: 2014.

- Egilea: Xabier Barrios

 

 

*Anoptiko” izena jasotzen duten teknologia digitaletatik, simulaziorako ordenagailuek sortutako irudietatik, desberdindu beharra dago, zeinek zenbaki edo kontzeptu teorikoak oinarri dituzten.

* Oiz mendiaren autua botere ekintzekin zerikusia du.Historikoki deiadar mendia izanik, egun bere tontorrean antena bat aurkitu dezakegu, 40 aizerrota, cromletx bat eta lehentasunezko puntu geodesikoa. Zuen kokapen estrategikoa dela eta Bizkaiko batzar orokorrei dei egiteko erabilia izan zen. Gaur egun, tontorra antenaz beteriko estruktura baten euskarri da, hauek, komunikazioa eta seinaleen transmisioa zabaltzeaz arduratzen direlarik. Formatu digital eta argindarrari esker burutzen diren bi ekintza, mundua “mugiarazten” duten bi indar, errotek mugitutako haizeak berak egiten deun bezalaxe. Beranduago uhinetan zehar bidaiatuko diren datu digitalen hartze, proiekzio eta manipulaziorako beharrezkoa den argindarra sortuz, erabiltzen dugun informazioaren kopuru gehiena bidaiaraziz. Gure ingurua ulertu eta irudikatzen laguntzen diguten era analogikoak ordezkatuz: artxiboak, marrazketa, argazkilaritza edo ahozko tradizioa non mendi hau Mari jainkosaren bigarren bizileku bezala ageri den.

Xabier Barrios © 2020